domingo, 23 de octubre de 2011

arnas frexkoa aurrera jarraitzeko

Urriaren 22a iritsi zen. Aste batzuk generamatzan egun honen zain; Euskal Herriaren aldeko jaialdi bat ospatuko zen Dublinen eta nola ez, han egongo ginen gu. Atzo eguerdiko ordubatean hasi genuen eguna. Etxetik atera, Luasa hartu eta hara abiatu ginen prestakuntzarekin laguntzera. Han beste 3 neska euskaldun zeuden. Hasi ginen hizketan, betiko galderak jende berria ezagutzerakoan; izena, nongoak, adina... eta gero pasa ginen ezagutzen duzu hau eta beste? Horrela ibili ginen 4ak arte eta orduan hasi zen jaialdia. Jendea iristen hasi zen, jan genituen pintxoak, idiazabalgo gazta, txistorra... nola ez edariaz lagunduta! Giro polita sortzen ari zen, jende gehiago ezagutu, gehiago jan, gehiago edan...
Hitzaldi bat egon zen, bideoak, musika... eta hori bukatutakoan hasi zen benetako festa! Hasi zen trikitixaren melodia entzuten, panderoaren astinduak... gerora 50 urte inguruko "gazte" talde batek jarraituko zuena Euskal Herriko abesti herrikoein errepasoa eginez. Kantatu genuen Xabier Letetik Itoitzera, dantzatu genuen fandangoetatik hasi eta Bizakaiko doinuetara... parranda polita izan zen! Euskara entzuten zen, euskal giroa, euskal jendea... etxean bezela sentitu nintzen asteburu baterako bazen ere. Edozein herritako jaiak izan zitezken. 

Gaur kantu-poteoan ibili gara Dublinen zehar. Atzo ezagututako jendearekin. Egoera harraroa zen, elkar ezagutzen ez ginen taldea ginen baina bazirudien betiko lagunak ginela, berdina sentitzen genuen, berdina konpartitzen genuen. 

Irlandako beste herri batzutan bizi ziren batzuk, baina espero dugu aurten beste egunen batean elkartuko garela eta hala ez bada Euskal Herrian elkartuko gara edozein herriko jaixetan...

Arnas frexkoa izan da asteburu hontakoa. Indarrak hartzeko perfektua. Nostalgia kentzeko aitzakia. Parranda polita.

Beraz, asteburu hau betiko gogoratuko dut nire Dublineko estantzian. Milesker asteburu hau izan den bezalakoa izaten parte hartu duzuen guztioi!

Eta besteei, muxu haundi bat!

jueves, 13 de octubre de 2011

Gaeilge

Herri bati nortasuna ematen dio hizkuntzak. Nork bere hizkuntza du eta hori da bere komunikazio tresna. Badira hizkuntza handiak baina baita milaka txiki ere; batzuk geroz eta handiagoak egiten diren bitartean, beste milaka egunero galtzen doaz. Horrelakoa da bizitza. Herrialde askok beraien hizkuntza defendatzeko lan handia egin behar dute, hizkuntza nagusi baten aurrean gauzak asko zailtzen direlako, eta atzean politika badago are gehiago. Gaelikoa egoera larrian dago. 20000 eta 70000 hiztunen artean jartzen dute zifrek. Ingelesaren aurka borrokatzea oso zaila da. Hizkuntza ofiziala da, ingelesaren aurretik gainera, baina errealitatea beste bat da. Identifikatuta sentitu gaitezke, baina gure egoera, "zorionez" hobea da... atera kontuak! 
Nik hizkuntza hau ezagutzeko gogoa eta irrika nuen eta halaxe egin dut. Atzo izan nuen nire lehenengo klasea. Zer moduz zaude? Nola deitzen zera? Bat, bi, hiru, lau... ez dut gehiago ikasi oraingoz! Baina, zerbait bada!

Hizkuntza eta identitatearekin jarraituz, ipar Irlandara egingo dut salto. Asteburu zoragarria. Hiri bat baina bi mundu ezberdin; alde batean zuri, gorri eta urdin eta bestean zuri, berde eta laranja. Biak metro gutxirengandik banatuta. Asko ikasi dut asteburu honetan eta gehiago ikasteko gogoa piztu zait ere. Beraz, ikertzen jarraituko dut! 

Besterik gabe, besarkada bero bat eta muxu goxo asko!

...Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik...

Slán agat!

jueves, 6 de octubre de 2011

bagoaz...

Orain dela ia urtebete nire aurtengo helmuga aukeratu behar izan nuenean, zalantza gutxi izan nuen lehenengo lekua aukeratzeko. Ia munduko edozezein tokitara joateko aukera nuen; Ozeanoaren beste aldean dauden Estatu Batuetara, Ingles "perfektua" hitz egiten duten londresera, Hego Ameriketako paraje izugarriak ezagutzera, Eskandinabiara, Errusiara, Islandiara... milaka leku ikusgarri eta atentzioa deitzeko modukoak! Nik ordea ez nuen zalantzarik egin. Gogoa nuen gurea ez den beste gatazka politiko bat ezagutu eta bizitzeko. Haien esperientziak ikusi, errealitatean murgildu... hori izan zen Dublin aukeratzearen arrazoi nagusietako bat.


Eta asteburu hontan banoa hori bizitzera; BELFAST! Beste lau lagunekin motxila hartu eta bagoaz gertuagotik ezagutzera. Joan aurretik berriz itzuliko naizenaren sentsazioa dut. Beraz, ea zer moduz doan...


Muxu haundi 1 eta bultan izango duzue nere berri!

domingo, 2 de octubre de 2011

eta badoa beste aste bat...

Ia hilabete Dublinera iritsi nintzenetik. Azkar pasa da, baina aldi berean denbora pila daramadala hemen iruditzen zait. Dagoeneko "errutina" batean sartu gara eta horrek denbora azkartzen du. Klaseak normaltasunean bilakatu dira, asteko ordutegia antolatuta daukat... Baita eskolazkanpoko orduak ere!! jejeje (kirolari bilakatu naiz... jajaja, ea zenbat irauten didan!) 


Asteak 4 egun ditu, ostiraletan jai baitaukat. Beraz asteburu luzeak ditut aprobetxatzeko. Ostiralean Ruten urtebetetzeak ziren, Zaragozako neska bat, eta kafetegi batean egon ginen zerbait hartzen. Gero Dublin 8 ezagutzen jarraitu genuen! Beste taberna bat ezagutu dugu. Bi dira dagoeneko gure auzoan; herriko taberna tipikoak dira, denek elkar ezagutzen dutena, asko 60 urtetik gorakoak... beraz, imaginatu, lau gazte builoso, hizkuntza ezberdina, aurpegi berriak... denak begira!!! Hala ere bere xarma du! Izan ere, hori baita benetako Irlanda! 


Pasa zen ostirala eta ostiralarekin batera aurreko egunetan izan genuen "udako" eguraldia joan zen. Atzo euria, euria eta euria!! Leihora harriak botatzen ari zirela zirudien... Beraz atzo goxo goxo Lararen etxean bideo batzuk ikusten eta gauean zerbait hartzera joan ginen. Sagardo irlandarra probatu nuen, Whiskya bakarrik falta zait!!! jejejeje


Eta gaur igande tristea. Etxean denbora pasa!! 


Horrela pasatzen dira Dublinen asteak. Hurrengo asteburuan Belfastera goaz!!! Badut gogoa! Ez dakit zeintzuk joango garen, ez nola... baina esperimentatzea ona da!!! jejejej Beraz, ea zermoduz doan kontua!!


Aaaa, Athletik zale bat dut etxean (futbola asko gustatzen ezaion arren Bilbotar peto petoa da). Beraz entzutea tokatzen zait... :( 


Eta Azpeitin, entzun dudanez gauzak oso ondo joan dira. Urte bat pasa da dagoeneko guri tokatu zitzaigunetik. Han ibili ginen lanean, dantzan... oroitzapen politak etortzen zaizkit burura!! Parranda ere polita izan zen!! jejej


Uste dut nahikoa idatzi dudala! 


Nik bitartean gozatzen jarraituko dut... 


zuek ere hala egingo duzuelakoan!! Agur bero bat denei eta muxu goxo pila!!