Iritsi da eguna. Ordu batzuk barru hegazkinean sartuta egongo naiz nire bidaiaren helmugarantz: DUBLIN! Sentimendu ugari ditut momentu honetan: urduri nago, baina badakit dena ondo joango dela; beldurra dut, baina baita jakinmina ere; triste nago hemen uzten dudanagatik, baina aldi berean pozik han aurkituko dudan guztiagatik...
Maletan sartu ditut galtzak, kamisetak, ordenagailua, hiztegia... baina baita ilusioa eta lagunek eman didaten indarra!
Badakit ehunka kilometrotara banago ere, hemengoak berdin jarraituko duela!!
Beraz, orain urtebete dut gozatzeko, amesteko, bizitzeko!! eta etorriko naiz egunen baten pozez kantari!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario