jueves, 13 de octubre de 2011

Gaeilge

Herri bati nortasuna ematen dio hizkuntzak. Nork bere hizkuntza du eta hori da bere komunikazio tresna. Badira hizkuntza handiak baina baita milaka txiki ere; batzuk geroz eta handiagoak egiten diren bitartean, beste milaka egunero galtzen doaz. Horrelakoa da bizitza. Herrialde askok beraien hizkuntza defendatzeko lan handia egin behar dute, hizkuntza nagusi baten aurrean gauzak asko zailtzen direlako, eta atzean politika badago are gehiago. Gaelikoa egoera larrian dago. 20000 eta 70000 hiztunen artean jartzen dute zifrek. Ingelesaren aurka borrokatzea oso zaila da. Hizkuntza ofiziala da, ingelesaren aurretik gainera, baina errealitatea beste bat da. Identifikatuta sentitu gaitezke, baina gure egoera, "zorionez" hobea da... atera kontuak! 
Nik hizkuntza hau ezagutzeko gogoa eta irrika nuen eta halaxe egin dut. Atzo izan nuen nire lehenengo klasea. Zer moduz zaude? Nola deitzen zera? Bat, bi, hiru, lau... ez dut gehiago ikasi oraingoz! Baina, zerbait bada!

Hizkuntza eta identitatearekin jarraituz, ipar Irlandara egingo dut salto. Asteburu zoragarria. Hiri bat baina bi mundu ezberdin; alde batean zuri, gorri eta urdin eta bestean zuri, berde eta laranja. Biak metro gutxirengandik banatuta. Asko ikasi dut asteburu honetan eta gehiago ikasteko gogoa piztu zait ere. Beraz, ikertzen jarraituko dut! 

Besterik gabe, besarkada bero bat eta muxu goxo asko!

...Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik...

Slán agat!

3 comentarios:

  1. izan daiteke hizkuntza minorizatuak egotea. baina ahulak? inoiz ez!!

    hauek gordetzea erabaki dugu herri izaten jarraitzeko, ez dago beste sekreturik.

    hizkuntzaz gozatzeko aukera izan duenak badaki zertaz ari garen!!

    ResponderEliminar
  2. denetik entzun dut hilabete hauetan. Jende arrarotzat jotzen dute gaelikoa hitz egiten duena. Gaur bati entzun behar izan diot Gaelikoa Ingelesetaz bereizteko eskusa bat dela... jendeak ez daki zenbat galtzen duen hizkuntza hauek ez ezagututa!

    ResponderEliminar