jueves, 3 de noviembre de 2011

Alper xamar ibili naiz azken aldian eta pasada denbora azkeneko sarrera idatzi nuenetik. Beraz, bada garaia nere berri izan dezazuen! Liburutegitik idazten ari naiz, gezurra badirudi ere! Aste hontan ez dugu klaserik review week-a delako, hau da repasatzeko eta lanak aurreratzeko denbora eta horrela ari naiz! Nik ere ez det sinisten hain aplikatua nabilenik baina hala da!! jeje. 

Aste honetako aipagarriena Halloween! Astelehen gauean ospatu genuen guk. Kuriositatea nuen ea zer nolakoa izango zen, izan ere Irlandan du jatorria. Pelikuletako irudia nuen nik buruan eta egia esan antzekotasun asko baditu. Kalabaza bat genuen ate ondoko leihoan eta haurrak etorri zitzaizkigun atejoka "Trick or treat" galdezka. Guk goxokiak ematen genizkien. Gero mozorrotu eta juergara! Era guztitako mozorroak ikusten ziren, beldurrezkoak eta ez beldurrezkoak; betiko mozorroak eta baita mozorro originalak ere... hango inauterien antzekoa. Hemen inauteritan ez dira mozorrotzen beraz egun hau aprobetxatzen dute horretarako.

Larunbatean agian Wicklowra goaz; Dublin ondoko parke bat. Aspaldi ez dugula eskurtsiorik egiten beraz ea zer moduz.

Hilabete ta gutxi falta da itzultzeko. Badut gogoa han parranda on bat botatzeko, jendea ikusteko, besarkatzeko... eguna geroz eta gertuago egon orduan eta gogo gehiago dut!

Hori da dena gaurkoz! Muxu goxo asko!!

1 comentario: