Bukatu da ikasturtea, beraz; bukatu da
Erasmusa. Pena handiarekin esaten dut, baina irribarre bat ateratzen zait urte
osoko balantzea eginez. Eta horrela gogoratuko dut urtea, irribarre handi
batekin. Mila momentu etortzen zaizkit burura, mila bizipen. Ezagututako
pertsona bakoitza ere gogoan daukat, bakoitzak berea aportatuz.
Bidaiatzeko aukera izan dut urte honetan,
Irlandakoak diren txokoak ezagutu eta baita kanpora joatekoa. Lagunen bisita
ere ezin ahaztu. St. Patrick´s eguna, Bertso Dinnerra, Euskal Jaia, Dantza irlandesak…
denak idatzi ezin ditudan arren denak izan dira bereziak. Nostalgia pixka bat
sartzen zaidan arren, bada kezkatzen ez nauen gauza bat: Itzuliko naizela, seguru! Horregatik nago
agian hain lasai.