viernes, 8 de junio de 2012

Mila esker eta laister arte!



Denak du hasiera bat eta amaiera bat. Nerea 2011ko Irailaren 8an hasi zen eta 2012ko Maiatzaren 28an bukatu. Oraindik gogoratzen ditut hasierako urduritasunak, espektatibak, beldurrak…  Ilusioz ekin nion ikasturteari. Beste herrialde bat, jende berria, hizkuntza, kultura… Ikasturte amaieran esan dezaket lortu dudala Irlandako parte bat nerekin eramatea.



Bukatu da ikasturtea, beraz; bukatu da Erasmusa. Pena handiarekin esaten dut, baina irribarre bat ateratzen zait urte osoko balantzea eginez. Eta horrela gogoratuko dut urtea, irribarre handi batekin. Mila momentu etortzen zaizkit burura, mila bizipen. Ezagututako pertsona bakoitza ere gogoan daukat, bakoitzak berea aportatuz.




Bidaiatzeko aukera izan dut urte honetan, Irlandakoak diren txokoak ezagutu eta baita kanpora joatekoa. Lagunen bisita ere ezin ahaztu. St. Patrick´s eguna, Bertso Dinnerra, Euskal Jaia, Dantza irlandesak… denak idatzi ezin ditudan arren denak izan dira bereziak. Nostalgia pixka bat sartzen zaidan arren, bada kezkatzen ez nauen gauza bat:  Itzuliko naizela, seguru! Horregatik nago agian hain lasai.

Beraz, ez dut gauza askorik esateko. Mila esker Irlanda biziarazi didazun guztiagatik. Eta, nola ez, mila esker zuei urte hau berezi egiten laguntzeagatik! Ziur nago gutxien espero dugunean berriz elkartuko garela. 


LAISTER ARTE!



No hay comentarios:

Publicar un comentario