miércoles, 7 de diciembre de 2011
10!
Gaur bai. Gaur benetan hasi naiteke gelditzen zaizkidan eginak kontatzen. Hamar egun barru han egongo naiz lata pixka bat ematen. Pentsatze hutsak urduri jartzen nau. Sentimenduak ugariak dira. Gogoratzen dut agur esan nuen unea, azken besarkadak... besarkada horiek berriro biziko ditut! Hainbeste faltan bota ditudan besarkadak...
viernes, 2 de diciembre de 2011
miércoles, 30 de noviembre de 2011
bost egunetako kronika
Azaroak 24 osteguna
03:00- Iratzargailuak jo du, maletan azkeneko gauzak sartu jantzi eta bidaia hastera doa.
Orduantxe hasi genuen bidaia, taxian aireportura eta goizeko zazpi terdietarako Edinburgon. Hostalera joan ginen, eliza restauratu bat, gauzak utzi eta gozatzera. Eguna ezin hobeto hasteko Big breakfast bat (arrautzak, bacona, "beans"ak...)!!!! Ze ona!! Eta hortik hiria ezagutzera. 3 orduko tour batekin situatu ginen eta izan genuen Edinburgorekin lehenengo kontaktua. Kontaktu oso ona.
Hurrengo egunak ere halakoak izango ziren. Museoak, gazteluak, monumentuak, pubak... Edinburgh, Glasgow, Stirling... William Wallace, Walter Scott, Rowling... ezagutzeko, ikasteko, bisitatzeko aukera izan genuen, beti ere giro ona nagusi zelarik.
Gauetako elkarrizketa absurdoak, taberna guztia Zorionak zuri abesten ni lotsaraztearren, euskerako klaseak, Eskozes eroak...
Hitzak motz gelditzen dira bidaia laburtzeko.
Azaroak 28 astelehena
19:30- Iritsi gara Dublinera. Orain oroitzapenekin gozatzea gelditzen zaigu.
Mila esker Monica, Luismi, Santi, Marina eta Paloma bidai honengatik. Beste asko izango direlakoan...
03:00- Iratzargailuak jo du, maletan azkeneko gauzak sartu jantzi eta bidaia hastera doa.
Orduantxe hasi genuen bidaia, taxian aireportura eta goizeko zazpi terdietarako Edinburgon. Hostalera joan ginen, eliza restauratu bat, gauzak utzi eta gozatzera. Eguna ezin hobeto hasteko Big breakfast bat (arrautzak, bacona, "beans"ak...)!!!! Ze ona!! Eta hortik hiria ezagutzera. 3 orduko tour batekin situatu ginen eta izan genuen Edinburgorekin lehenengo kontaktua. Kontaktu oso ona.
Gauetako elkarrizketa absurdoak, taberna guztia Zorionak zuri abesten ni lotsaraztearren, euskerako klaseak, Eskozes eroak...
Hitzak motz gelditzen dira bidaia laburtzeko.
Azaroak 28 astelehena
19:30- Iritsi gara Dublinera. Orain oroitzapenekin gozatzea gelditzen zaigu.
Mila esker Monica, Luismi, Santi, Marina eta Paloma bidai honengatik. Beste asko izango direlakoan...
miércoles, 23 de noviembre de 2011
domingo, 20 de noviembre de 2011
.
Gaur arte itxaron dut berriro ere idazteko. Nik orain dela astebete bozkatu nuen arren gaur jakin dugu espero genuena gertatu dela. Ez dut imajinatu nahi zer datorkigun gainera. Azken urteak horrelakoak izan badira, okerragoak izango direla pentsatzea... puff!!
Baina beno, gaur badugu pozik egoteko motiboa! Euskal Herriak behar bezela erantzun du! Beraz orain borrokatzea tokatzen da; orain artekoan oinarrituz etorkizun berria eraikiz! Beraz, hori pentsatuz joan beharko dugu gaur ohera.
Bestela, gauzek berdin jarraitzen dute hemen. Egunak aurrera doaz eta dagoeneko 4 aste besterik ez zaizkit gelditzen Euskal Herrira iristeko! Aste hau hitz batean laburbildu behar banu hau da hitza: PARRANDA! Ez da harritzekoa...
Orain maleta prestatzea tokatzen da lau egun barru bagoazelako!
Beraz, gaurkoz besterik ez!
Aste polita izan!
Mxu 1

viernes, 11 de noviembre de 2011
2
2 zenbakia jarri dut izenburu bezela. Zergatik bi? Bigarren hamarkadara pasa nintzen azaroaren 8an eta bi hilabete bete nituen Irlandan.
Bigarren hamarkadari dagokionean ezer gutxi geratzen zait esateko. Egun polita izan zen, ondo ospatu genuen, parranda polita eta 20 urterekin lehenengo bestondoa! Milesker neretaz gogoratu zineten guztioi! Zuek ere Euskal Herritik edo munduko beste zenbait lekutatik eguna berezia izan zedin lagundu zenuten!!
Bi hilabete bestetik. Hegan pasa dira, konturatu naizenerako hilabete falta da etxera itzultzeko, denbora gutxirako bada ere. Orainarteko balorazioa guztiz positiboa da. Dena da ona hemen. Hala ere badut Euskal Herriko parranda bat botatzeko gogoa! jeje (Beti parrandan pentsatzen...)
Ba hori da guztia gaurkoz. Asteburu iluna tokatu zaigu, orain ez du euria ari baina goizean ez du gelditu! Irlanda!
Beno ba muxu haundi bat eta lasterarte!
jueves, 3 de noviembre de 2011
Alper xamar ibili naiz azken aldian eta pasada denbora azkeneko sarrera idatzi nuenetik. Beraz, bada garaia nere berri izan dezazuen! Liburutegitik idazten ari naiz, gezurra badirudi ere! Aste hontan ez dugu klaserik review week-a delako, hau da repasatzeko eta lanak aurreratzeko denbora eta horrela ari naiz! Nik ere ez det sinisten hain aplikatua nabilenik baina hala da!! jeje.
Larunbatean agian Wicklowra goaz; Dublin ondoko parke bat. Aspaldi ez dugula eskurtsiorik egiten beraz ea zer moduz.
Hilabete ta gutxi falta da itzultzeko. Badut gogoa han parranda on bat botatzeko, jendea ikusteko, besarkatzeko... eguna geroz eta gertuago egon orduan eta gogo gehiago dut!
Hori da dena gaurkoz! Muxu goxo asko!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)