domingo, 22 de enero de 2012

you are now entering free Derry

Hori dio muralak. Zoritxarrez Derry eta Ipar Irlanda osoa Erresuma Batuaren menpe daude oraindik. Horrek ordea ez du eraginik beraien hain irlandesa den izaera alai eta irekian. Hiri eder bat ezagutzeko aukera izan dugu hiru egun hauetan; historia handiko hiria, istorio ezkutu asko dituena. 


Gozatzeko asteburua izan da, eta baita ikastekoa ere. Irlandako gatazka gertutik bizitzeko asteburua, hilabete batzuk lehenago Belfasten hasitako bidea jarraitzekoa. 40 urte beteko dira Bloody Sunday-etik eta han bizitakoa gertutik ikusteak hunkitu egiten du: ama batek semea nola hiltzen zuten ikusi ondoren idatzitakoa, semea galdu duten gurasoek bere hiltzaileengandik jasotako eskutiza, bideoak, argazkiak... 


Derryn ere etxean bezela sentiarazten gaituzte euskaldunoi. Beraz, beste batean elkartuko garelakoan...

miércoles, 11 de enero de 2012

bueltan!

Etxetik idatzi nahi, baina azkenean gauza bat eta beste atzeratuz eta atzeratuz joan naiz, azkenean berriro ere Dublinen egon arte. 


24 egun pasa dira, 24 egun luze. Memorian gordeko ditudan 24 egun. Parrandan laburtu nezake nere Euskal Herriko estantzia, baina ez, parte handi batean protagonista izan diren arren, beste milaka gauza izan dira hor: kamioko edo gaztetxeko arratsalde xinpleak, puntetara behartua joan nintzenekoa, argazki sesioa...


Poztu naiz denak berdin segitzen zuela ikusteaz, familia, lagunak... Jaso dudan besarkada bakoitzak bete nau, bete aurrera jarraitzeko. Hurrengo bi hilabetetarako gasolina izango dira. eta hemen haien beharra dudanean disko gogorrera jo eta hantxe aurkituko ditut zuekin bizitako momentuak. 


Negar zotinka esan nion agur Euska Herriari, baina baten batek esan zidan moduan maitasunezko negar malkoetan. Agurtu ezin izan zintuztedanei ondo segi eta laister arte; bi xorginei bi aste barrurarte; eta beste guztiei ikusiarte!


Besarkada handi bat itsasoaren beste aldetik!

jueves, 15 de diciembre de 2011

Urduri nago. Gaur idatziko dut Dublinetik azkeneko aldiz 2011n. Sentsazio arraroa da. Ez dakit oso ondo zer idatzi. Bihar etxean egongo naiz, Euskal Herrian. Egun luzea izan da gaurkoa, ezohiko eguna. Besterik ez dut esateko.

Laister arte Dublin,

miércoles, 7 de diciembre de 2011

10!

Gaur bai. Gaur benetan hasi naiteke gelditzen zaizkidan eginak kontatzen. Hamar egun barru han egongo naiz lata pixka bat ematen. Pentsatze hutsak urduri jartzen nau. Sentimenduak ugariak dira. Gogoratzen dut agur esan nuen unea, azken besarkadak... besarkada horiek berriro biziko ditut! Hainbeste faltan bota ditudan besarkadak...

viernes, 2 de diciembre de 2011

.

2 aste
14 egun
336 ordu
20160 minutu
1209600 segundu


... zuen ondoan egoteko

miércoles, 30 de noviembre de 2011

bost egunetako kronika

Azaroak 24 osteguna


03:00- Iratzargailuak jo du, maletan azkeneko gauzak sartu jantzi eta bidaia hastera doa.


Orduantxe hasi genuen bidaia, taxian aireportura eta goizeko zazpi terdietarako Edinburgon. Hostalera joan ginen, eliza restauratu bat, gauzak utzi eta gozatzera. Eguna ezin hobeto hasteko Big breakfast bat (arrautzak, bacona, "beans"ak...)!!!! Ze ona!! Eta hortik hiria ezagutzera. 3 orduko tour batekin situatu ginen eta izan genuen Edinburgorekin lehenengo kontaktua. Kontaktu oso ona.


Hurrengo egunak ere halakoak izango ziren. Museoak, gazteluak, monumentuak, pubak... Edinburgh, Glasgow, Stirling... William Wallace, Walter Scott, Rowling... ezagutzeko, ikasteko, bisitatzeko aukera izan genuen, beti ere giro ona nagusi zelarik. 


Gauetako elkarrizketa absurdoak, taberna guztia Zorionak zuri abesten ni lotsaraztearren, euskerako klaseak, Eskozes eroak...


Hitzak motz gelditzen dira bidaia laburtzeko. 


Azaroak 28 astelehena


19:30- Iritsi gara Dublinera. Orain oroitzapenekin gozatzea gelditzen zaigu.


Mila esker Monica, Luismi, Santi, Marina eta Paloma bidai honengatik. Beste asko izango direlakoan...

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Scotland

Gaurkoa motza izango da! Ordu batzuk barru beste herrialde batera goaz!! GOZATZERA!!

;)