viernes, 16 de septiembre de 2011

denbora aurrera doa...

Asteartean idatzi nuen azkeneko aldiz. Alper xamar ibili naiz aste hontan! (esan beharra dago denbora gutxiago izan dudala ere) jeje. Dagoeneko, klaseak izan ez arren, hasi gara ekintzekin.

Astearte goizean berez bilera bat genuen, baina ikasturtea ondo hasteko ez ginen enteratu!! Arratsaldean autobus turistiko batean ibili ginen gure fakultateko erasmusekin eta horrek jendea ezagutzeko balio izan zigun: italiarrak, frantsesak, espainiarrak... euskaldun gutxi gaude hemen (oraingoz)!! gero zerbait hartu eta etxera joan ginen gauerako indarrak hartzera. Eta gauean, FESTA! Ondo pasa genuen, jende gehiago ezagutu, zerbezaren prezio merkea aprobetxatu, etab. Diskoteka batean izateko ezen gaizki egon.

Asteazken gogorra! 4 ordu eta gero gora! Unibertsitatera lehenengo aldiz eta han 4 orduko TXAPA!! ezin nuen nere gorputzarekin... behintzat bukatutakoan luntxa euki genuen (sandwichak a punta y pala!) eta arratsaldean test moduko bat nibela jakiteko. Gero gauza batzuk erosi eta segituan etxera, deskantsatzera. 

Atzo, osteguna, goizean liburutegira bisita. Eta Dublineko lehenengo bronka, idazkariarekin! Dublineko idazkariak ere oso sinpatikak dira!! Horren ondoren etxean bazkaldu eta arratsaldean jendea ezagutzeko ebento bat. Han ere janaria gratis eta aprobetxatu behar!! jejeje, hemen bizitza oso garestia da ta! 

Eta gaur, ea Temple Bar-era goaz zerbait hartzera, eta gero gerokoak...

Txapa honen ondoren ateratzeko prestatzera noa. 

Muxu bat denoi! (nere blogeko jarraitzaile sutsuari beste bat! jiji)

1 comentario:

  1. oain ere begiak tapatzeituzu???

    ze gaxki pasatzen ai zean...
    ulertu detenez gero parranda ezta?? mala bida!!

    ba garagardoz ito zure odola ta hurrengorartee!! (( hilabete bat barru edo ez?))

    ResponderEliminar