martes, 13 de septiembre de 2011


Ia pasa da aste bat Dublinera iritsi nintzenetik. Orduztik bisitatu ditut lekuak, hartu ditut zenbait birra, etxean ere dagoeneko asentatu naiz. Gela huts xamarra daukat oraindik, baina gutxi barru benetako gela bat emango du.

Orainartekoa nik nahi bezala joan da; nahi nuenean esnatu, nahi nuenean bazkaldu... baina gaurtik aurrera hori aldatuko da. Gaur daukagu lehenengo ekintza. Dublin ezagutzera goaz! 3tan gelditu gara (ez dakit eguerdi edo arratsalde deitu! jeje). Dublin ezagutu baino, jendea ezagutzeko aukera aparta, izan ere, oraindik ez dut jende asko ezagutu. Eta Dublineko tour honen ondoren FESTA! Gaur probatuko dut Dublingo jai giroa! Zaila izango da Euskal Herriko mailara iristea, baina ea zermoduzkoa den gau irlandarra...

Oraingoz ezin dut ezer gehiago kontatu. Beraz, gaurkoz nahiko!

Muxu bat hau irakurriko duenarentzat eta ondo segi!

1 comentario: