Atzo gauean, ordu luzeen ondoren iritsi nintzen Dublinera. Autobusa hartu eta kostata baina iritsi ginen albergera. Leher eginda! Zerbait jan eta ohera. Beraz, gaur izan dut lehenengo eguna hemen.
Goiz jeiki eta kalera. Maletak pisura eraman, Monica, pisukidea ezagutu eta Dublineko lehenengo inpresioak jasotzera. Hiriburua izan arren, herri xarma du. Kaleetan eta tabernetan musika, jendea lagun giroan... Jendea ere oso atsegina. Galduta ikusten badizute hortxe daude laguntzeko prest.
Eta nire ingelesarekin lehenengo kontaktuak!! jejeje Dublingo aitonei kostata... baina bueno moldatu naiz!!! AAA eta garrantzitsua: hartu dut nire lehenengo Guinessa!!
Gaurkoz nahiko. Ohera noa deskantsatzera, bihar ere egun luzea baitut aurretik!
zenbat eta egun luzeagoa, orduan eta denbroa gehiago ongi pasatzeko!!!
ResponderEliminar