miércoles, 29 de febrero de 2012

Hiri hartan izan zen...

Hiri hartan izan zen, horrela dio Mikel Markezen abestiak. Kasu honetan, hiri hori: Dublin. Arratsaldeko zazpi terdiak aldera iritsi ginen Gaztetxe moduko batera, etxean bezela sentitzeko lehenengo arrazoia. Ez nuen lekua ezagutzen, baina ikusi nuen han zegoen giroak noizbait errepikatzera eramango nauela. Iritsi eta segituan ikusi genuen Mikel Markez.  Segituan etorri zen guregana: nongoak ginen galdetu, aurkeztu... handik pixka batera hartu zuen gitarra eta hortxe hasi zen bere melodiak jotzen, batzuk ezagunagoak eta besteak ez hain ezagunak. Gutxi ginen han bildutakoak, hamar bat euskaldun eta beste zenbait irlandes... baina horrek ere giroa xamurtzen zuen. Lagunartean ginen, gure kantak kantatzen eta horrekin gozatzen. Ordubete inguru egon ginen han eta euskaldunak horrelakoak gara: behin hasita ezin bukatu. Beraz inguruko pub batera joan ginen Guinness-arekin jarraitzera. Hantxe ibili ginen hizketan, jendea ezagutzen, baita Mikelekin ere. 


Denbora pasa ahala giroa alaitzen zijoan (alkoholak zerikusia izango zuen hortan)! jeje. Eta hor hartu zuen Mikelek berriro ere gitarra. Etxera joan nahi genuen, baina ezinezkoa zen. Gutxitan izaten ditugu horrelako aukerak Dublinen eta aprobetxatu behar. Oraingoan bai, euskal repertorio guztiari eman genion errepasoa: Lete, Lertxundi, Laboa... denek izan zuten beraien tartea, baita abesti berriagoek ere.  Irlandesentzat ere egon zen tartea. Han zeuden bost bat aitona, gozatzen, baina baita saltxan sartuta. Eta beraien abestiren bat kantatzen genuenean, a ze nolako erritmoa!


Baina iritsi zen etxerako ordua. Etxerako ordua, iritsi zaigu Jon zaharra. Kanta zagun azkena, alaitzeko gure bidea! Horrela bukatu zen. Guk euskeraz kantatzen genuen eta aitona irlandesek gaelikoz.


Atzo kantatutako abesti batek, herriminaren inguruan hitz egiten zuen. Guk atzo asetu genuen pixka bat herri min hori.


Beraz, ea hemendik aurrera badugun errepikatzeko aukera.

martes, 21 de febrero de 2012

IRRI EGITEN DUENARI (esperoak merezi izan du)

Duela 3 astetik nabil txoko hau eguneratu nahian, baina baten baten esperoan egon naiz, bi sorginek gogoa zutelako txoko honetan zerbait idazteko.  Beraz, oraingo hontan beraiena da hitza:


IRRI EGITEN DUNARI

7egunetako hamaika momenturi jarri behar diogun izenburua. Denerako erantzuna duena, denerako balio duena: irri egiten dunari. 

 
10 kiloko maleta: hiru beroki, 18 galtzerdi para, 24 txano, 13 eskularru pare, 20 bufanda eta kulero batekin iritsi ginen. Lehendabizi Londonera. Etxebek esan zigun fligh conecction eta guk fligh conecction, fligh conecction. Horrela iritsi ginen helmugara: EIRE!! Han azaldu zen Etxebe bere media FIN eta KAZADORAREKIN. "Ta gu polo nortera etorriko bagina bezela. Kasuen dio", esaten genuen harro. Baina egunetik egunera gure hitzak irentsi genituen: "Kasuen dio ze hotzaaaa". Eskerrak etxe txiki eta goxoa genuela kaleko hotzak berotzeko.

 
Galway. Lehenengo inpresioa 10. Herri arrantzale, koloretsu, txiki, goxo eta gaelikoa maite duena. Guk euskara maite dugun moduan. Ez dakigu hango zerbezek zer duten, baina erabat aztoratu gintuzten. Ene bada! Artoa, agian? Kar, kar! Ala autobuseko banpiroak egindako koska? Ez, ez! Guk uste, zuzeneko musika izan zela gu mozkortu gintuena, Galway bera. Musika herrikoia, zainetako odola ere dantzan jartzen zuena. 7 egunetan, pub desberdinetan erreleboa hartu zuena. 

 
Eguraldiaren baldintzen erabaki genuen zein izango zen gure hurrengo eguneko plana: Aran Islands konkistatzera. Julian Jantzik jarritako bost orduko txirrinda proba gainditzeko ahaleginetan. Baina, ederki gainditu genuen. Gora, behera, ezker eta eskuinera… iritsi ginen jarritako helburua: Cliffak. UUUAAAUU!!! 25 metro behera… ze inpresioa!! Berdegune eta itsaso artean munduko erreginak bezala sentitu ginen. Argazkietan ez ezik, ziur bihotzean ere sentsazioa betiko gordeko dugula. Aran Island: BI-KAI-NAK! 

 
Galwayen xarma berezian atzean utzita hartu genuen Dublinera, berriro ere. Hanka eta besoak ohean etzan nahian eta begiak itsututa motxila ere ahaztu genuen autobusean. Mok, mok! Ta zorte txarra hasi besterik ez: ohe berean hiruak lo, portatila hautsi, kamarako txartela ataskatu, kamera gabe gelditu, etxeko alarma itzaltzen ez jakin .. Kar, kar! Baina guzti horiek irrifar eta algaraz gogoratzen ditugu. 

 
Temple Bar-eko parranda ere itzela izan zen. Ginness eta Ginness edalontzi artean. Kar, kar! Herriko jaietan sortzen den antzeko sentsazioa, herri giroa, giro jatorra. Eta zapaldu genuen lehen taberna: bi pisu. Eta nola ez, gu goian, palkoan. Ginnessa mahaira ekarri ziguten, markesen antzera. Barandilaren barroteen artetik ikusten genuen "kontzertua". Bi gizon biolina eta gitarrarekin. Gu filosofeatzen, giroaren magiak dantzan ateratzen zizkigun hitzak eta ideiak. Giro bohemioa, auzoan anrasten zenekoa. Hau den hau pagotxa! Ñoo! 



Hurrengo egunetan alferkeriak jan gintuen. Ez al da egia? Alferkeri eta alferkeri artean Dublin gehiago ezagutu genuen, hori ere egia da. Horrela, gure helburu eta nahiak asebeteak geratu ziren: konpainia ederraz gozatzea lehenik, eta "ia ke estamos" Irlanda ezagutzea. Kar, kar!
A! Nola amaitu bidai OSOAN zehar, O-SO-AN, protagonista izan direnak aipatu gabe? Abestien jolasa, supermerkatura pijaman joatea, karikatura jolasa, txokolatezko bazkaria, Etxeberen Peniseko propaganda, promozioa eta publizitatea 24ordutan, tranbiako doako bidaiak, sagardo katxia, autobuseko banpiroa eta beste autpbuseko bomitona, supermerkatuko bokatak, konkis momentuak … Eta abar luze bat!!! 

 
Orain egitan!! Dirua jasotzen duzu Penisen promozioagatik? Kar, kar!! 

 
Denbora pasa arren, zein baino zein hobeto gogoratu eta sentitzen ditugulako momentu hauek… Luzerako idatzita gera daitezen … Betira arte Irlanda!! Laster arte Etxebe!! Plazera izan da! 



Neretzat ere plazerra izan da aste hori zuekin gozatzea! Laister arte zuei ere!