Hiri hartan izan zen, horrela dio Mikel Markezen abestiak. Kasu honetan, hiri hori: Dublin. Arratsaldeko zazpi terdiak aldera iritsi ginen Gaztetxe moduko batera, etxean bezela sentitzeko lehenengo arrazoia. Ez nuen lekua ezagutzen, baina ikusi nuen han zegoen giroak noizbait errepikatzera eramango nauela. Iritsi eta segituan ikusi genuen Mikel Markez. Segituan etorri zen guregana: nongoak ginen galdetu, aurkeztu... handik pixka batera hartu zuen gitarra eta hortxe hasi zen bere melodiak jotzen, batzuk ezagunagoak eta besteak ez hain ezagunak. Gutxi ginen han bildutakoak, hamar bat euskaldun eta beste zenbait irlandes... baina horrek ere giroa xamurtzen zuen. Lagunartean ginen, gure kantak kantatzen eta horrekin gozatzen. Ordubete inguru egon ginen han eta euskaldunak horrelakoak gara: behin hasita ezin bukatu. Beraz inguruko pub batera joan ginen Guinness-arekin jarraitzera. Hantxe ibili ginen hizketan, jendea ezagutzen, baita Mikelekin ere.
Denbora pasa ahala giroa alaitzen zijoan (alkoholak zerikusia izango zuen hortan)! jeje. Eta hor hartu zuen Mikelek berriro ere gitarra. Etxera joan nahi genuen, baina ezinezkoa zen. Gutxitan izaten ditugu horrelako aukerak Dublinen eta aprobetxatu behar. Oraingoan bai, euskal repertorio guztiari eman genion errepasoa: Lete, Lertxundi, Laboa... denek izan zuten beraien tartea, baita abesti berriagoek ere. Irlandesentzat ere egon zen tartea. Han zeuden bost bat aitona, gozatzen, baina baita saltxan sartuta. Eta beraien abestiren bat kantatzen genuenean, a ze nolako erritmoa!
Baina iritsi zen etxerako ordua. Etxerako ordua, iritsi zaigu Jon zaharra. Kanta zagun azkena, alaitzeko gure bidea! Horrela bukatu zen. Guk euskeraz kantatzen genuen eta aitona irlandesek gaelikoz.
Atzo kantatutako abesti batek, herriminaren inguruan hitz egiten zuen. Guk atzo asetu genuen pixka bat herri min hori.
Beraz, ea hemendik aurrera badugun errepikatzeko aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario