viernes, 8 de junio de 2012

Mila esker eta laister arte!



Denak du hasiera bat eta amaiera bat. Nerea 2011ko Irailaren 8an hasi zen eta 2012ko Maiatzaren 28an bukatu. Oraindik gogoratzen ditut hasierako urduritasunak, espektatibak, beldurrak…  Ilusioz ekin nion ikasturteari. Beste herrialde bat, jende berria, hizkuntza, kultura… Ikasturte amaieran esan dezaket lortu dudala Irlandako parte bat nerekin eramatea.



Bukatu da ikasturtea, beraz; bukatu da Erasmusa. Pena handiarekin esaten dut, baina irribarre bat ateratzen zait urte osoko balantzea eginez. Eta horrela gogoratuko dut urtea, irribarre handi batekin. Mila momentu etortzen zaizkit burura, mila bizipen. Ezagututako pertsona bakoitza ere gogoan daukat, bakoitzak berea aportatuz.




Bidaiatzeko aukera izan dut urte honetan, Irlandakoak diren txokoak ezagutu eta baita kanpora joatekoa. Lagunen bisita ere ezin ahaztu. St. Patrick´s eguna, Bertso Dinnerra, Euskal Jaia, Dantza irlandesak… denak idatzi ezin ditudan arren denak izan dira bereziak. Nostalgia pixka bat sartzen zaidan arren, bada kezkatzen ez nauen gauza bat:  Itzuliko naizela, seguru! Horregatik nago agian hain lasai.

Beraz, ez dut gauza askorik esateko. Mila esker Irlanda biziarazi didazun guztiagatik. Eta, nola ez, mila esker zuei urte hau berezi egiten laguntzeagatik! Ziur nago gutxien espero dugunean berriz elkartuko garela. 


LAISTER ARTE!



viernes, 18 de mayo de 2012

Bi hilabete eta gero...

Ez daukat lotsarik! Duela ia bi hilabete idatzi nuen azken aldiz; aste santua medio, gero lanak, aurkezpenak, azterketak... eta pereza pixka bat ere, atzeratzen joan da kontua eta gaur arte ezer ere ez. Denak antzeko jarraitzen duen arren, badaude kontatzeko gauzak.

Bertso Dinner-a lehenengo! Egun bikaina! Frexko zegoen arren, eguraldiak lagundu zigun. 100 bat pertsona giro ederrean, bi bertsolari, trikitixa eta panderoa... Euskal Herriko txoko guztietako jendea; batzuk zitarako etorritakoak eta besteak irlandan bizi garen euskaldunak. Horrelako egunak noizbehinka ondo datoz herrimina asetzeko, baina belfastekoa berezia izan zen. Aspaldi bertsoak entzun gabe, horrelako juerga bat bota gabe, euskal musika, dantzak... Euskal Herriko osagaiak Irlandan sukaldaturik! 

Baina egun hura ere amaitu zen. Gero bizpairu aste pasa ditut estresatu xamar. Geroa alferraren leloa; horrela esaten du esaera zaharrak eta horrela gertatu zait niri ere. Dena azken momenturako uzteak hori dakar. Hala ere, zorionez aste horiek pasa dira.

Bitartean, etxera itzultzeko bi aste falta zaizkidanean, esan behar dut azkenean aurkitu dudala benetako dantza irlandesak ikusteko lekua. Ikusi eta ikasi! Adin media, 50-60. Hor ibili ginen zahar guztien xaltxal, ahal genuena egiten. Ea berriro errepikatzeko aukera dudan.

Oraintxe iritsi naiz aurten Irlandan seguraski egingo dudan azken bidaietik: Cork. Denetik entzun genuen; batzuk polita zela, besteek oso itsusia, giroa zuela, ez zuela ezer... Baina Irlandako hiri handienetakoa izanik, ezagutzeko gogoa genuen. Atzo goizean irten ginen eta lau ordu terdiko bidaiak eta eguraldi txarrak laguntzen ez zuten arren, pena merezi izan duen bidaia izan da. Hostalera iritsi eta zer aurkituko lehenengo: Ikurriña erraldoi bat! Bidaia hasteko modu hobeagorik? Gero etorri ziren herria bixitatzeaz aparte tontakeri momentuak, barre algara amaiezinak... gaua oso lasaia ez da izan. Tipo bat lurrean lotan, ia gelan pixa egiten... Gehiago jakin nahi duenak galde dezala. Gaur inguruko herrixkak ezagutzera: Kinsaleko etxe koloretsuak, Blarneyko gaztelu eta paraje ederrak eta Cobheko xarma. Urteari amaiera emateko modu ezin hobea.

Aste eta erdi gelditzen zaizkit. Sentimendu nahasiak ditut. Beraz, ez naiz amaieran pentsatzen jarriko. Goza ditzadan azken egunak era gero gerokoak. Espero dut hurrengoa idazterako ez direla bi hilabete pasako.

Ondo segi eta muxu bat!

lunes, 26 de marzo de 2012

Review week (2. zatia): LONDON!

St. Patrick eguna bukatuta, egun pare batez deskantsatu eta asteazkenean LONDRESERA! Urte osoan itxaroten negoen bidaia iritsi zen. 


Goizeko 4ak aldera gelditu ginen, baina ez zigun axola hain goiz esnatu behar izanak. Arrazoiak merezi zuen. 11k aldera iritsi ginen hostalera eta orduztik gelditu gabeko lau egun izan dira. Gustatuko litzaidake jakitea zenbat kilometro egin ditugun, baina asko seguru. Eguraldi paregabea, Londreseko euriak deskantsu bat hartu zuen gu jun ginenerako. Eta ikusi genituen Big Ben, Westminster, London Eye, Tower Bridge, Picadilly... baina baita Londresen galdutako merkatu txikiak, kale ez hain handiak... Merkatuek badute beren xarma eta pertsonalitatea: Camden, Portobello, Covent...


Goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak aldera arte ibiltzen ginen gora eta behera. Hori bai gero segituan ohera. Gure gorputzak ez zeun gehiagorako ematen! Jeje. 


Londresera ere badakit noizbait itzuliko naizela. Noiz, nola, zergatik eta norekin ez dakit. Baina espero dut berriro errepikatuko dudala kaleetan galdu eta hiri handi batean txiki sentitxearen esperientzia.


Aaaa! eta ia ahazten zaizkit Metroa alderantziz hartu genuenekoa. Edo atzo ia hegazkina galdu genuela ordu aldaketa zela eta. Horrelakoak bat baino gehiago izan ditugu, baina horiek dira bidaiari xarma ematen diotenak. 

Review week (1. zatia): ST. PATRICK´S SAY!

Ikasteko astea zela suposatzen da azken haste hau. Klaserik ez baina liburutegiak irekita. Guk ordea, kontrakoa! Azken txanpan sartuta gaudenez aprobetxatu behar!


Larunbatean hasi genuen astea, egun handiarekin: ST. PATRICK EGUNA! Irlandesen egun berezia! Dena zen berdea, ikusi ez nuen arren garagardoa ere berde edateko aukera dago. Goiz goizetik ekin genion egunari; lagunartean, konpainia onean... giro oso ona. Desfilea ere oso ondo! Aukeran jende gehiehi eta batzuk suertea izan genuen gure alturak uzten zigulako, baina bestela zaila ikusteko. Eta ondoren egunak aurrera! Kalean jarraitzen zuen festak, baita tabernetan ere. Euskal Herrira bidaiatu nuela zirudien momentu batean. Edozein herritako jaietan egon daiteken girora, edo Santo Tomasen, estropadetan...


Baina egun hori ere joan zen. Espero dugu lehenengoa izatea baina ez azkena. Eta beste urte batean errepikatzeko aukera izango dugula, aurtengo oroitzapenak gogora ekarriz; agian elkarrekin, agian beste konpainia batekin. Baina bigarren bat egongo dela, seguru!

viernes, 16 de marzo de 2012

azken asteetako kronika

Alper xamar nabil azkenaldian. Beti idaztekotan, baina azkenean edozein aitzakia medio, ez dut egiten. Gaur ordea, idazteko "beharra" neukan. 


Bidaiatzeko modu berria aurkitu dugu: Autostopa! Hasiera batean nerbioak daude, urduritasuna, esperantza gutxi... baina emaitza ikusita hasierako ideia aldatu egiten da. Jendea ezagutu dugu, Poloniako pastela probatu dugu (inoiz probatu deten onenetakoa), inglesa praktikatu... Noizbait galduta ere sentitu gara, baina beti lortu dugu zerbait positiboa.


Bestalde, lehengo asteburuan ere bidai xelebrea. Egun pasa joatea zen gure plana, eta irlandar familia batean bukatu genuen lotan ezagutzen ez genuen jendearekin. Irlandako herri galdu batean, IRAko kartelak nonnahi... Parrandan mutil bat ezagutu nuen, hilabete egon zen Euskal Herrian. Euskal gazte mugimendua ezagutzen zuen, gatazka... eta hortxe ibili ginen hizketan. Interesgarria, oso!


Gaurtik aurrera astebete daukagu jai, "ikasteko" edo! Eta biharko egunarekin hasiko da gure astea:
 ST. PATRICK´S!! Irlandesen egun handia! Gogoa daukat nola ospatzen duten ikusteko, izan ere hau ez da urtero bizitzen! Beraz, badaukagu behar den guztia eta bihar gozatzera!!!!!


Gero Londres eta bi aste barru etxean!!!!


Beraz, denbora aprobetxatzera!


Muxu bat eta laister arte!

miércoles, 29 de febrero de 2012

Hiri hartan izan zen...

Hiri hartan izan zen, horrela dio Mikel Markezen abestiak. Kasu honetan, hiri hori: Dublin. Arratsaldeko zazpi terdiak aldera iritsi ginen Gaztetxe moduko batera, etxean bezela sentitzeko lehenengo arrazoia. Ez nuen lekua ezagutzen, baina ikusi nuen han zegoen giroak noizbait errepikatzera eramango nauela. Iritsi eta segituan ikusi genuen Mikel Markez.  Segituan etorri zen guregana: nongoak ginen galdetu, aurkeztu... handik pixka batera hartu zuen gitarra eta hortxe hasi zen bere melodiak jotzen, batzuk ezagunagoak eta besteak ez hain ezagunak. Gutxi ginen han bildutakoak, hamar bat euskaldun eta beste zenbait irlandes... baina horrek ere giroa xamurtzen zuen. Lagunartean ginen, gure kantak kantatzen eta horrekin gozatzen. Ordubete inguru egon ginen han eta euskaldunak horrelakoak gara: behin hasita ezin bukatu. Beraz inguruko pub batera joan ginen Guinness-arekin jarraitzera. Hantxe ibili ginen hizketan, jendea ezagutzen, baita Mikelekin ere. 


Denbora pasa ahala giroa alaitzen zijoan (alkoholak zerikusia izango zuen hortan)! jeje. Eta hor hartu zuen Mikelek berriro ere gitarra. Etxera joan nahi genuen, baina ezinezkoa zen. Gutxitan izaten ditugu horrelako aukerak Dublinen eta aprobetxatu behar. Oraingoan bai, euskal repertorio guztiari eman genion errepasoa: Lete, Lertxundi, Laboa... denek izan zuten beraien tartea, baita abesti berriagoek ere.  Irlandesentzat ere egon zen tartea. Han zeuden bost bat aitona, gozatzen, baina baita saltxan sartuta. Eta beraien abestiren bat kantatzen genuenean, a ze nolako erritmoa!


Baina iritsi zen etxerako ordua. Etxerako ordua, iritsi zaigu Jon zaharra. Kanta zagun azkena, alaitzeko gure bidea! Horrela bukatu zen. Guk euskeraz kantatzen genuen eta aitona irlandesek gaelikoz.


Atzo kantatutako abesti batek, herriminaren inguruan hitz egiten zuen. Guk atzo asetu genuen pixka bat herri min hori.


Beraz, ea hemendik aurrera badugun errepikatzeko aukera.

martes, 21 de febrero de 2012

IRRI EGITEN DUENARI (esperoak merezi izan du)

Duela 3 astetik nabil txoko hau eguneratu nahian, baina baten baten esperoan egon naiz, bi sorginek gogoa zutelako txoko honetan zerbait idazteko.  Beraz, oraingo hontan beraiena da hitza:


IRRI EGITEN DUNARI

7egunetako hamaika momenturi jarri behar diogun izenburua. Denerako erantzuna duena, denerako balio duena: irri egiten dunari. 

 
10 kiloko maleta: hiru beroki, 18 galtzerdi para, 24 txano, 13 eskularru pare, 20 bufanda eta kulero batekin iritsi ginen. Lehendabizi Londonera. Etxebek esan zigun fligh conecction eta guk fligh conecction, fligh conecction. Horrela iritsi ginen helmugara: EIRE!! Han azaldu zen Etxebe bere media FIN eta KAZADORAREKIN. "Ta gu polo nortera etorriko bagina bezela. Kasuen dio", esaten genuen harro. Baina egunetik egunera gure hitzak irentsi genituen: "Kasuen dio ze hotzaaaa". Eskerrak etxe txiki eta goxoa genuela kaleko hotzak berotzeko.

 
Galway. Lehenengo inpresioa 10. Herri arrantzale, koloretsu, txiki, goxo eta gaelikoa maite duena. Guk euskara maite dugun moduan. Ez dakigu hango zerbezek zer duten, baina erabat aztoratu gintuzten. Ene bada! Artoa, agian? Kar, kar! Ala autobuseko banpiroak egindako koska? Ez, ez! Guk uste, zuzeneko musika izan zela gu mozkortu gintuena, Galway bera. Musika herrikoia, zainetako odola ere dantzan jartzen zuena. 7 egunetan, pub desberdinetan erreleboa hartu zuena. 

 
Eguraldiaren baldintzen erabaki genuen zein izango zen gure hurrengo eguneko plana: Aran Islands konkistatzera. Julian Jantzik jarritako bost orduko txirrinda proba gainditzeko ahaleginetan. Baina, ederki gainditu genuen. Gora, behera, ezker eta eskuinera… iritsi ginen jarritako helburua: Cliffak. UUUAAAUU!!! 25 metro behera… ze inpresioa!! Berdegune eta itsaso artean munduko erreginak bezala sentitu ginen. Argazkietan ez ezik, ziur bihotzean ere sentsazioa betiko gordeko dugula. Aran Island: BI-KAI-NAK! 

 
Galwayen xarma berezian atzean utzita hartu genuen Dublinera, berriro ere. Hanka eta besoak ohean etzan nahian eta begiak itsututa motxila ere ahaztu genuen autobusean. Mok, mok! Ta zorte txarra hasi besterik ez: ohe berean hiruak lo, portatila hautsi, kamarako txartela ataskatu, kamera gabe gelditu, etxeko alarma itzaltzen ez jakin .. Kar, kar! Baina guzti horiek irrifar eta algaraz gogoratzen ditugu. 

 
Temple Bar-eko parranda ere itzela izan zen. Ginness eta Ginness edalontzi artean. Kar, kar! Herriko jaietan sortzen den antzeko sentsazioa, herri giroa, giro jatorra. Eta zapaldu genuen lehen taberna: bi pisu. Eta nola ez, gu goian, palkoan. Ginnessa mahaira ekarri ziguten, markesen antzera. Barandilaren barroteen artetik ikusten genuen "kontzertua". Bi gizon biolina eta gitarrarekin. Gu filosofeatzen, giroaren magiak dantzan ateratzen zizkigun hitzak eta ideiak. Giro bohemioa, auzoan anrasten zenekoa. Hau den hau pagotxa! Ñoo! 



Hurrengo egunetan alferkeriak jan gintuen. Ez al da egia? Alferkeri eta alferkeri artean Dublin gehiago ezagutu genuen, hori ere egia da. Horrela, gure helburu eta nahiak asebeteak geratu ziren: konpainia ederraz gozatzea lehenik, eta "ia ke estamos" Irlanda ezagutzea. Kar, kar!
A! Nola amaitu bidai OSOAN zehar, O-SO-AN, protagonista izan direnak aipatu gabe? Abestien jolasa, supermerkatura pijaman joatea, karikatura jolasa, txokolatezko bazkaria, Etxeberen Peniseko propaganda, promozioa eta publizitatea 24ordutan, tranbiako doako bidaiak, sagardo katxia, autobuseko banpiroa eta beste autpbuseko bomitona, supermerkatuko bokatak, konkis momentuak … Eta abar luze bat!!! 

 
Orain egitan!! Dirua jasotzen duzu Penisen promozioagatik? Kar, kar!! 

 
Denbora pasa arren, zein baino zein hobeto gogoratu eta sentitzen ditugulako momentu hauek… Luzerako idatzita gera daitezen … Betira arte Irlanda!! Laster arte Etxebe!! Plazera izan da! 



Neretzat ere plazerra izan da aste hori zuekin gozatzea! Laister arte zuei ere!