St. Patrick eguna bukatuta, egun pare batez deskantsatu eta asteazkenean LONDRESERA! Urte osoan itxaroten negoen bidaia iritsi zen.
Goizeko 4ak aldera gelditu ginen, baina ez zigun axola hain goiz esnatu behar izanak. Arrazoiak merezi zuen. 11k aldera iritsi ginen hostalera eta orduztik gelditu gabeko lau egun izan dira. Gustatuko litzaidake jakitea zenbat kilometro egin ditugun, baina asko seguru. Eguraldi paregabea, Londreseko euriak deskantsu bat hartu zuen gu jun ginenerako. Eta ikusi genituen Big Ben, Westminster, London Eye, Tower Bridge, Picadilly... baina baita Londresen galdutako merkatu txikiak, kale ez hain handiak... Merkatuek badute beren xarma eta pertsonalitatea: Camden, Portobello, Covent...
Goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak aldera arte ibiltzen ginen gora eta behera. Hori bai gero segituan ohera. Gure gorputzak ez zeun gehiagorako ematen! Jeje.
Londresera ere badakit noizbait itzuliko naizela. Noiz, nola, zergatik eta norekin ez dakit. Baina espero dut berriro errepikatuko dudala kaleetan galdu eta hiri handi batean txiki sentitxearen esperientzia.
Aaaa! eta ia ahazten zaizkit Metroa alderantziz hartu genuenekoa. Edo atzo ia hegazkina galdu genuela ordu aldaketa zela eta. Horrelakoak bat baino gehiago izan ditugu, baina horiek dira bidaiari xarma ematen diotenak.
Ikasteko astea zela suposatzen da azken haste hau. Klaserik ez baina liburutegiak irekita. Guk ordea, kontrakoa! Azken txanpan sartuta gaudenez aprobetxatu behar!
Larunbatean hasi genuen astea, egun handiarekin: ST. PATRICK EGUNA! Irlandesen egun berezia! Dena zen berdea, ikusi ez nuen arren garagardoa ere berde edateko aukera dago. Goiz goizetik ekin genion egunari; lagunartean, konpainia onean... giro oso ona. Desfilea ere oso ondo! Aukeran jende gehiehi eta batzuk suertea izan genuen gure alturak uzten zigulako, baina bestela zaila ikusteko. Eta ondoren egunak aurrera! Kalean jarraitzen zuen festak, baita tabernetan ere. Euskal Herrira bidaiatu nuela zirudien momentu batean. Edozein herritako jaietan egon daiteken girora, edo Santo Tomasen, estropadetan...
Baina egun hori ere joan zen. Espero dugu lehenengoa izatea baina ez azkena. Eta beste urte batean errepikatzeko aukera izango dugula, aurtengo oroitzapenak gogora ekarriz; agian elkarrekin, agian beste konpainia batekin. Baina bigarren bat egongo dela, seguru!
Alper xamar nabil azkenaldian. Beti idaztekotan, baina azkenean edozein aitzakia medio, ez dut egiten. Gaur ordea, idazteko "beharra" neukan.
Bidaiatzeko modu berria aurkitu dugu: Autostopa! Hasiera batean nerbioak daude, urduritasuna, esperantza gutxi... baina emaitza ikusita hasierako ideia aldatu egiten da. Jendea ezagutu dugu, Poloniako pastela probatu dugu (inoiz probatu deten onenetakoa), inglesa praktikatu... Noizbait galduta ere sentitu gara, baina beti lortu dugu zerbait positiboa.
Bestalde, lehengo asteburuan ere bidai xelebrea. Egun pasa joatea zen gure plana, eta irlandar familia batean bukatu genuen lotan ezagutzen ez genuen jendearekin. Irlandako herri galdu batean, IRAko kartelak nonnahi... Parrandan mutil bat ezagutu nuen, hilabete egon zen Euskal Herrian. Euskal gazte mugimendua ezagutzen zuen, gatazka... eta hortxe ibili ginen hizketan. Interesgarria, oso!
Gaurtik aurrera astebete daukagu jai, "ikasteko" edo! Eta biharko egunarekin hasiko da gure astea:
ST. PATRICK´S!! Irlandesen egun handia! Gogoa daukat nola ospatzen duten ikusteko, izan ere hau ez da urtero bizitzen! Beraz, badaukagu behar den guztia eta bihar gozatzera!!!!!
Gero Londres eta bi aste barru etxean!!!!
Beraz, denbora aprobetxatzera!
Muxu bat eta laister arte!
Hiri hartan izan zen, horrela dio Mikel Markezen abestiak. Kasu honetan, hiri hori: Dublin. Arratsaldeko zazpi terdiak aldera iritsi ginen Gaztetxe moduko batera, etxean bezela sentitzeko lehenengo arrazoia. Ez nuen lekua ezagutzen, baina ikusi nuen han zegoen giroak noizbait errepikatzera eramango nauela. Iritsi eta segituan ikusi genuen Mikel Markez. Segituan etorri zen guregana: nongoak ginen galdetu, aurkeztu... handik pixka batera hartu zuen gitarra eta hortxe hasi zen bere melodiak jotzen, batzuk ezagunagoak eta besteak ez hain ezagunak. Gutxi ginen han bildutakoak, hamar bat euskaldun eta beste zenbait irlandes... baina horrek ere giroa xamurtzen zuen. Lagunartean ginen, gure kantak kantatzen eta horrekin gozatzen. Ordubete inguru egon ginen han eta euskaldunak horrelakoak gara: behin hasita ezin bukatu. Beraz inguruko pub batera joan ginen Guinness-arekin jarraitzera. Hantxe ibili ginen hizketan, jendea ezagutzen, baita Mikelekin ere.
Denbora pasa ahala giroa alaitzen zijoan (alkoholak zerikusia izango zuen hortan)! jeje. Eta hor hartu zuen Mikelek berriro ere gitarra. Etxera joan nahi genuen, baina ezinezkoa zen. Gutxitan izaten ditugu horrelako aukerak Dublinen eta aprobetxatu behar. Oraingoan bai, euskal repertorio guztiari eman genion errepasoa: Lete, Lertxundi, Laboa... denek izan zuten beraien tartea, baita abesti berriagoek ere. Irlandesentzat ere egon zen tartea. Han zeuden bost bat aitona, gozatzen, baina baita saltxan sartuta. Eta beraien abestiren bat kantatzen genuenean, a ze nolako erritmoa!
Baina iritsi zen etxerako ordua. Etxerako ordua, iritsi zaigu Jon zaharra. Kanta zagun azkena, alaitzeko gure bidea! Horrela bukatu zen. Guk euskeraz kantatzen genuen eta aitona irlandesek gaelikoz.
Atzo kantatutako abesti batek, herriminaren inguruan hitz egiten zuen. Guk atzo asetu genuen pixka bat herri min hori.
Beraz, ea hemendik aurrera badugun errepikatzeko aukera.
Duela 3 astetik nabil txoko hau eguneratu nahian, baina baten baten esperoan egon naiz, bi sorginek gogoa zutelako txoko honetan zerbait idazteko. Beraz, oraingo hontan beraiena da hitza:
IRRI EGITEN DUNARI
7egunetako hamaika momenturi jarri behar diogun izenburua. Denerako erantzuna duena, denerako balio duena: irri egiten dunari.
10 kiloko maleta: hiru beroki, 18 galtzerdi para, 24
txano, 13 eskularru pare, 20 bufanda eta kulero batekin iritsi ginen.
Lehendabizi Londonera. Etxebek esan zigun fligh conecction eta guk
fligh conecction, fligh conecction. Horrela iritsi ginen helmugara:
EIRE!! Han azaldu zen Etxebe bere media FIN eta KAZADORAREKIN. "Ta gu
polo nortera etorriko bagina bezela. Kasuen dio", esaten genuen harro.
Baina egunetik egunera gure hitzak irentsi genituen: "Kasuen dio ze
hotzaaaa". Eskerrak etxe txiki eta goxoa genuela kaleko hotzak
berotzeko.
Galway. Lehenengo
inpresioa 10. Herri arrantzale, koloretsu, txiki, goxo eta gaelikoa
maite duena. Guk euskara maite dugun moduan. Ez dakigu hango zerbezek
zer duten, baina erabat aztoratu gintuzten. Ene bada! Artoa, agian? Kar,
kar! Ala autobuseko banpiroak egindako koska? Ez, ez! Guk uste,
zuzeneko musika izan zela gu mozkortu gintuena, Galway bera. Musika
herrikoia, zainetako odola ere dantzan jartzen zuena. 7 egunetan, pub
desberdinetan erreleboa hartu zuena.
Eguraldiaren baldintzen erabaki genuen zein izango
zen gure hurrengo eguneko plana: Aran Islands konkistatzera. Julian
Jantzik jarritako bost orduko txirrinda proba gainditzeko ahaleginetan.
Baina, ederki gainditu genuen. Gora, behera, ezker eta eskuinera… iritsi
ginen jarritako helburua: Cliffak. UUUAAAUU!!! 25 metro behera… ze
inpresioa!! Berdegune eta itsaso artean munduko erreginak bezala sentitu
ginen. Argazkietan ez ezik, ziur bihotzean ere sentsazioa betiko
gordeko dugula. Aran Island: BI-KAI-NAK!
Galwayen xarma berezian atzean utzita hartu genuen
Dublinera, berriro ere. Hanka eta besoak ohean etzan nahian eta begiak
itsututa motxila ere ahaztu genuen autobusean. Mok, mok! Ta zorte txarra
hasi besterik ez: ohe berean hiruak lo, portatila hautsi, kamarako
txartela ataskatu, kamera gabe gelditu, etxeko alarma itzaltzen ez jakin
.. Kar, kar! Baina guzti horiek irrifar eta algaraz gogoratzen ditugu.
Temple Bar-eko parranda ere itzela izan zen. Ginness
eta Ginness edalontzi artean. Kar, kar! Herriko jaietan sortzen den
antzeko sentsazioa, herri giroa, giro jatorra. Eta zapaldu genuen lehen
taberna: bi pisu. Eta nola ez, gu goian, palkoan. Ginnessa mahaira
ekarri ziguten, markesen antzera. Barandilaren barroteen artetik ikusten
genuen "kontzertua". Bi gizon biolina eta gitarrarekin. Gu
filosofeatzen, giroaren magiak dantzan ateratzen zizkigun hitzak eta
ideiak. Giro bohemioa, auzoan anrasten zenekoa. Hau den hau pagotxa!
Ñoo!

Hurrengo egunetan alferkeriak jan gintuen. Ez al da
egia? Alferkeri eta alferkeri artean Dublin gehiago ezagutu genuen, hori
ere egia da. Horrela, gure helburu eta nahiak asebeteak geratu ziren:
konpainia ederraz gozatzea lehenik, eta "ia ke estamos" Irlanda
ezagutzea. Kar, kar!
A! Nola amaitu bidai OSOAN zehar, O-SO-AN,
protagonista izan direnak aipatu gabe? Abestien jolasa, supermerkatura
pijaman joatea, karikatura jolasa, txokolatezko bazkaria, Etxeberen
Peniseko propaganda, promozioa eta publizitatea 24ordutan, tranbiako
doako bidaiak, sagardo katxia, autobuseko banpiroa eta beste autpbuseko bomitona, supermerkatuko bokatak, konkis momentuak … Eta abar luze bat!!!
Orain egitan!! Dirua jasotzen duzu Penisen promozioagatik? Kar, kar!!
Denbora pasa arren, zein baino zein hobeto gogoratu
eta sentitzen ditugulako momentu hauek… Luzerako idatzita gera daitezen …
Betira arte Irlanda!! Laster arte Etxebe!! Plazera izan da!
Neretzat ere plazerra izan da aste hori zuekin gozatzea! Laister arte zuei ere!
Hori dio muralak. Zoritxarrez Derry eta Ipar Irlanda osoa Erresuma Batuaren menpe daude oraindik. Horrek ordea ez du eraginik beraien hain irlandesa den izaera alai eta irekian. Hiri eder bat ezagutzeko aukera izan dugu hiru egun hauetan; historia handiko hiria, istorio ezkutu asko dituena.

Gozatzeko asteburua izan da, eta baita ikastekoa ere. Irlandako gatazka gertutik bizitzeko asteburua, hilabete batzuk lehenago Belfasten hasitako bidea jarraitzekoa. 40 urte beteko dira Bloody Sunday-etik eta han bizitakoa gertutik ikusteak hunkitu egiten du: ama batek semea nola hiltzen zuten ikusi ondoren idatzitakoa, semea galdu duten gurasoek bere hiltzaileengandik jasotako eskutiza, bideoak, argazkiak...
Derryn ere etxean bezela sentiarazten gaituzte euskaldunoi. Beraz, beste batean elkartuko garelakoan...
Etxetik idatzi nahi, baina azkenean gauza bat eta beste atzeratuz eta atzeratuz joan naiz, azkenean berriro ere Dublinen egon arte.
24 egun pasa dira, 24 egun luze. Memorian gordeko ditudan 24 egun. Parrandan laburtu nezake nere Euskal Herriko estantzia, baina ez, parte handi batean protagonista izan diren arren, beste milaka gauza izan dira hor: kamioko edo gaztetxeko arratsalde xinpleak, puntetara behartua joan nintzenekoa, argazki sesioa...
Poztu naiz denak berdin segitzen zuela ikusteaz, familia, lagunak... Jaso dudan besarkada bakoitzak bete nau, bete aurrera jarraitzeko. Hurrengo bi hilabetetarako gasolina izango dira. eta hemen haien beharra dudanean disko gogorrera jo eta hantxe aurkituko ditut zuekin bizitako momentuak.
Negar zotinka esan nion agur Euska Herriari, baina baten batek esan zidan moduan maitasunezko negar malkoetan. Agurtu ezin izan zintuztedanei ondo segi eta laister arte; bi xorginei bi aste barrurarte; eta beste guztiei ikusiarte!
Besarkada handi bat itsasoaren beste aldetik!